XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txakurtxo bat bezala intzirika, obeditu zion Big Joek.

Ezin zion kontra egin Pilonen hira bidezko hari.

Luze aritu ziren altxorraren bila.

Berandu zen Pilonek ilaran zeuden hiru zuhaitz seinalatu zituenean.

-Hara hor! esan zuen.

Bila ibili ziren lurreko sakonunea aurkitu zuten arte.

Ilargiaren argitasun mehea zuten gidari, gau hartan oskarbi baitzen.

Lanean aritu beharrik ez zuela eta, teoria berri bat asmatu zuen Pilonek altxor ezkutuei buruz.

-Batzuetan zakuetan sartua egoten da dirua esan zuen, eta zakuak ustelduak egoten dira.

-Zuzen-zuzenean zulatuz gero, zerbait gal daiteke zirkulu zabal bat egin zuen sakonunearen inguruan.

-Aurrena, sail handi biribil bat harrotu, eta iritsiko gara gero altxorrera.

-Zuk ez duzu ezer egingo? galdetu zion Big Joek.

Ikaragarri haserretu zitzaion Pilon.

-Manta lapurra al naiz bada? oihu egin zuen.

-Aterpea ematen didan lagunaren ohean lapurretan ibiltzen al naiz?

-Tira, ez dut nik egingo lan guztia esan zuen Big Joek.

Aurreko gauean bertan gurutzea egiteko erabili zuen makiletako bat jaso zuen Pilonek.

Mehatxuz hurbildu zitzaion Big Joe Portageeri.

-Lapurra! esan zion ahots zakarraz.

-Adiskide zerri zikin faltsua.

-Heldu palari.

Big Joeren adoreak atzera egin zuen, eta pala lurretik hartzera makurtu zen.

Erabateko gorrotoa zion Big Joek palan aritzearekin zerikusia zuen orori.

Pala erabiltzeko lanbidea ez da, izan, batere erakargarria.